Azul Digitalen, sormenezko infografia lantzen dugu, baita ondare-infografia ere. Irudi errealetik hurbil dauden kalitate- eta xehetasun-maila dute gure proiektuek.

3D MODELAKETA

3D modelaketari esker, objektu, makina, eraikin eta ingurune erreal zein irudizkoen erreprodukzio berdin-berdinak egin ditzakegu.

KULTURA-ONDAREA

Azul Digitalen, zorroztasun zientifikorik eta balio artistikorik handienarekin lantzen ditugu proiektu historikoak. Horretarako, landutako gaian edo garai historikoan aditua den pertsona bat sartzen dugu lantaldean.

INGURUNE BIRTUALAK

Teknologia horren murgiltze-ahalmenak agertoki birtual batera eramaten gaitu. Horrela, kamera subjektibo baten koordenatuen bidez irudikatutako eraikinak edo lekuak bisita daitezke, denbora errealean.