null
Programa horiek aukera ematen diote erabiltzaileari aurkezten zaizkion edukiak modu atsegin eta eraginkorrean jaso ditzan.

 

Hauek har ditzakete barne proiektu interaktiboek: testuak, animazioak, argazkiak eta bideoak.

Gure proiektu interaktiboek hiru zutabe nagusi hauek dituzte oinarri:

Xede-publikoa proiektuaren erdigunean jartzea.

Publiko horren interesa erakartzea.

Komunikazioa behar bezala bideratzea.

HEZKUNTZA-PROIEKTU INTERAKTIBOAK

Helburu nagusia: edukiak argi uler daitezen erraztea, eta, aldi berean, publikoaren arreta erakartzea, monotonia saihestuz eta jorratutako gaien inguruko jakin-mina sorraraziz.

20 urteko esperientziaren abala dugu honelako hezkuntza-programa hauek lantzen:

Ingurumena, natura- eta kultura-ondarea, arkeologia, dibertsitatea, ordezko energiak, uraren aprobetxamendua, arkeologia, historia, berdintasuna, matematika…

LANTEGI ETA ESPERIENTZIEN DISEINUA

Hainbat erakunde eta elkarterekin jarduten dugu elkarlanean ekintza pertsonalizatuak diseinatzen, dibulgazio-kanpainen barruan.

Ekintza bakoitzaren irudia, komunikazioa eta materialak diseinatzen ditugu, baita tresna teknologiko guztiz pertsonalizatuak ere.