Bereizmen handiko kalitatearekin egiten dugu lan, eta formatu guztietan. Zerbitzu globala eskaintzen dugu: animazioa, ikus-entzunezko euskarri profesionalak eta zerbitzu teknikoak, baita haien argitalpena ere.

EDUKI ANIMATUAK

Eduki animatuek erraz bereganatzen dute arreta, ikusmenezko hizkera hurbil eta sintetikoaren bidez.

Interaktibitatea: zure proiektuari interaktibitatea erants diezaiokegu, erabiltzaileek era interaktiboan jaso dezaten informazioa.

PRESTAKUNTZA-PILULAK

Microlearning-ean espezializatu gara Azul Digitalen.

Streamingeko bideo-plataforma berriak heldu direnetik, komunikazioaren eta prestakuntzaren arloetako metodologia-aldaketa bat gauzatu da. Hau da prestakuntza-pilularen (edo dibulgazio-pilularen) helburua: eduki zehatz bat azalduko duen material didaktikoa edo komunikatiboa sortzea.

Animazio-teknikaren bidez Interneterako egindako bideoek publikoaren arreta erakartzen dute, eta edukia modu atseginean eskuratzea ahalbidetzen. Horrela, ikastea errazten duen giroa sortzen dute.

Hauek dira gure balio erantsiak: esperientzia, akabera ezin hobea eta kalitate profesionala. Haiei esker, erreferente bat gara formatu bereko beste garapen batzuen aurrean.