Proiektu eta instalazioak prestatzen ditugu enpresa, museo, erakustoki eta azokentzat, bai presentzialak bai onlinekoak.
Kontzeptuzko planteamendutik akaberaren azken xehetasuneraino hartzen du barne gure lanak.
KULTURA eta TURISMOA
Kulturaren arloko jarduerak garatzen ditugu, gizarteak bere kultura eta ondarea ulertu, errespetatu eta haren alde egin dezan.
Komunikazio turistikoaren arloko ekintzak diseinatu eta planifikatzen ditugu. Turismo jasangarrira bideratutako tresna teknologikoak eskaintzen ditugu.
Zerbitzuak:
EUSKARRIAK eta SOFTWAREA
Espazioaren eta edukien beharretara egokitutako erakusketa-stand guztiz pertsonalizatuak proposatzen dizkizugu.
Kartoi birziklagarriaz, zur ziurtatuaz edo material birziklatuez egindako euskarriekin lan egiten dugu, ingurumena babesteko.
Zerbitzuak:
Sormen ekoteknologikoa
Gure erakusketa-proiektuetan, euskarri ziurtatuekin egiten dugu lan, ingurumena babesteko eta materialen birziklapena errazteko. Horrek ez die komunikazio-eraginkortasunik eta ikusizko erakargarritasunik kentzen proiektuei, ordea.
BIDEOAK eta AUDIOGIDAK
Webgune korporatiboak eta proiektukoak
Ideia bat irudi bihurtu behar baduzu, Azul Digitalek lagunduko dizu behar duzun bideoa lortzen, baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatuz. Irudi erreala, infografia edo animazioa eskaintzen dizkizugu zure komunikazio-helburuak lortzeko.
Interneterako bideoak
Eduki interesgarriak sortzen lagunduko dizugu.
Interneteko hizkuntzak argia eta zehatza izan behar du, hartzaileek berehala konektatu eta uler dezaten aurkezten zaien balio-proposamena./p>
Interneteko bideoek argitaratzen diren plataformarako optimizatuta egon behar dute, eta plataformaren araberako tratamendu berezia eman behar zaio edukiari.
Audiogidak
Audio digitaleko edukiak museoetarako eta gidatutako erakusketa-proiektuetarako. Grabazio profesionalak eta teatralizatuak. Edukia garatzen duten pertsonak adituak dira dagokion gaian. Audioaren interaktibitatea QR bidez.