Lagunduko dizugu zure proiektua erraz eta sormenez ezagutarazten eta zure helburuen araberako materialak prestatzen.

Euskarri grafikoak, aurkezpenak, bideoak eta barne- zein kanpo-komunikazioko proiektuak diseinatzen ditugu.

Zure komunikazioa hobetuko dugu, zure erakunde edo enpresarentzat interesgarriak diren gai guztiak aintzat hartuta:

  • Bezeroekiko konpromisoa.

  • Markaren, produktuen edo zerbitzuen irudia sendotzea.

  • Gizartearekin eta ingurunearekin inplikatzea.

  • Plantillaren motibazioa, kalitatearen eta laneko segurtasunaren inguruko estandarreei begira.

  • Proiektuen aurkezpena

Diseinu grafikoa

  • Gure diseinuek mezu zehatzak transmititzen dituzte, eta eraginkortasunez iristen dira publikoarengana.

Diseinu korporatiboa

  • Azul Digitalen zehatz-mehatz aztertzen ditugu zure enpresaren ezaugarriak eta merkatuan eman nahi duzun irudia.

  • Aholku eman diezazukegu zure markaren eta agiri korporatiboen diseinuan.

  • Orobat, honako hauek diseinatzen ditugu:  liburuxkak, kartelak, olanak, merchandisinga, egutegiak eta zorion-txartelak.

ONLINEKO ARGITALPENAK

Egokitu zure argitalpenak formatu digitalera, webguneetako nabigazioaren abantaila guztiak aprobetxatzeko. Zure onlineko argitalpenak nabarmenagoak izango dira sarean, informazioa erraz eta berehala eskura baitaiteke.

PROIEKTUEN AURKEZPENA

Zure proposamena hobeto ulertzeko aukera emango duen aurkezpen interesgarria behar baduzu, lagunduko dizugu zure entzuleengana iristeko behar dituzun estiloa eta edukiak aurkitzen.